Site Feedback

Nire sagar txikiarentzako azken gutuna (lehen eredua)

Neguko arratsalde hotzean ,telebista piztu nuenean ikusi zintudan ,zure txisteak, zure irribarre bihurra kutsatu ninduen eta memento horretatik, zure irribarreak harrapatu nau.
Zu ,niretzat, nire benetako aingeru txikia izan zinen, zu izango zara nire istorioaren iratxoa ,nire benetako erraldoi txikia, ez telebistako saio horretan agertzen diren bezala.
Bizitza honen bidegurutzean topatu zintudan eta ez dakit zu berriro ikusiko zaitudan
Emakume horrek eta beste txorimalo horrek ez dute zure baitan dagoen zulo handi hori estaliko.Haiek zure bizitza hondatu zuten, zure samurtasuna zaindu beharrean .Madarikazio handi batek zapalduko ditu haien bizitzak, eta zuri egin zizutena odolaz ordainduko dute.
Zure askazia galduko da herri honetako biztanleen artean, baina zuk eman zenizkidan memento bereziak inork ez dizkit inoiz kenduko, inola ere ez!
Zenbat jendek niri gertatu zaidana eta zure istorioa ezagutuko ditu, hainbat pertsonak zure samurtasuna goretsiko dute eta mundu honetako arrazek eta nazio guztiek zure alaitasuna ikusiko dute! Zin degizut! Badakit zeruan Jaungoiko ahalguztidun bat dagoela, eta Jainko horrek, nik eman ahal ez nizkizun gauzak emango dizkizu, ziur nago.
Azurbaltz (hezur beltz=maketo ) /belarrimotz/belarribariko honek beti maitatuko zaitu, gogoan izan nire sagar txikia, nire bihotzean badagoela leku bat zuretzat.Agian ,hiltzen naizenean zure izena oihukatuko dut, amestu zintudan egunean bezala.Espero dut zu berriro ikustea, zeruan izan daiteke.
Gure izar iheskorra unibertso honetan zehar ibiliko da, elkartzen gintuen izar horrek ,beti itxoingo du gu berriro ikusten gaituen egunean.
Beti gogoan izango zaitut nire sagar txikia ,nire baitan ere izango zara zu.Eskerrik asko bizitza emateagatik!!!!

Share:

 

0 comments

    Please enter between 0 and 2000 characters.

     

    Corrections

    No corrections have been written yet. Please write a correction!

    Write a correction

    Please enter between 25 and 8000 characters.

     

    More notebook entries written in Basque

    Show More