Ateko zirrikitutik begira geratu nintzen, jadanik ikusiko nuen azken eguna izango zela, gurina ta mermelada ogi xerran banatzen zituela.
Zabaldu eta sukaldean sartu nintzen, irribarre gozo batekin erantzun zidan. Ez ditut inoiz ahaztuko maisail lotsati haiek. Bere ondoan eseri ta bere ile beltza aldendu nion musu ematen nion bitartean.
- Ez zaitut sekula ahaztuko.
Share: